Ingurua

Baztan harana iberiar penintsularen iparraldean dago, Nafarroako ipar-ekialdean. Bere 376,81 km2-ekin erkidegoko udalerri zabalena da eta gaurko egunean 8.000 bat lagun bizi dira ibar honetan. Baztan, pirineo bajuetako haran tipikoa dela erran daiteke: altuera ertaineko mendiak, paisai berde eta hezea, haritzak eta bagoak dira nagusi.
Baztanek 15 herri ditu (Amaiur izan zen sartu zen hondarra, 1969. urtean) 4 kuartel ezberdinetan antolatuak. Auzo aunitz daude ere, herri gehienek bakarren bat baitute. Gainera, baserri eta borda ugari aurkituko ditugu nonnahi hedaturik.

Bailarako argazkiak

facebook
Agrupación Turística Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoa Facebook

Gure bezeroek hitz egin dute...

...eta balorazio ezinhobea eman digute, Zer dioten jakin nahi duzu? IRITZIAK IKUSI

Harremanetan jarri

Urruska Landa Etxea- Elizondo