Etxea

foto_casa

10 lagunendako tokia, 4 logela

Gure landetxea Baztan haran xarmangarrian kokaturik dago, Nafarroako iparraldean. Urruska mendiaren (999 m.) gerizupean babesturik dago etxea, Elizondo herriarena den Beartzungo auzo urrun eta ederrean.

1990. urtean hasi ziren Joxepi Miura etxekoandrea eta bere familia guzia gogor afera hauetan lanean, Urruska izanik zonalde guziko landetxeen aintzindari.

XVIII. mendeko baserri hau, tokiko etxe tipikoen adibide garbia da. Guziz zaharberritua, 2001. urtean Kalitate Turistikoaren Konpromezuaren zertifikazioa lortu zuen, bere lan on, zerbitzuak, dekorazio zaindua eta kokapen paregabeagatik.

LOGELAK (10 plaza)

Etxeak guztira 4 logela ditu, denak komun eta kalefakzioarekin.

  • Bikoitz berezi bat
  • Familiar bat ( bi bikoitz elkar komunikatuak)
  • 2 bikoitz estandar

Etxeko egongela zabala da, irakurtzeko xoko, tximini eta telebista-DVDarekin. Gure bezeroek, sahietsan dagoen gorapea ere ibili ahal izanen dute, barbakoa eta guzi. Kanpokaldean jardin handia dago, ahulki, mahai eta haurrendako zalanburuekin.

Kotxeak uzteko parkina eta wifi bidez dohainik konektatzeko gunea ere badago.

Etxe honetan ez da animaliarik onartzen.

GOSARI ETA AFARIAK

  • Gosariak eta afariak ematen ditugu, gehienak etxeko produktuekin berekin prestatuak. + INFO

NEKAZARIEN BIZITZA HURBILETIK

  • Urruskara hurbilduz, nekazal etxe eta famili baten egunerokoa nolakoa den ikusteko modua izanen duzu.
  • Urritik ekaina biztarte, ardiak deitzi, behiak bazkatu edota oilotegitik arraultzeak biltzeko aukera eskaintzen dugu. Udan, baserri inguruko belaietan dagoen hazienda ederrara hurbidu ahalko zara.
facebook
Agrupación Turística Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoa Facebook

Gure bezeroek hitz egin dute...

...eta balorazio ezinhobea eman digute, Zer dioten jakin nahi duzu? IRITZIAK IKUSI

Harremanetan jarri

Urruska Landa Etxea- Elizondo